Larrabetzuko Azurmendi jatetxea, Europako onena

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko mai. 5a, 00:00

Eneko Atxa kozineru zornotzarraren Azurmendi jatetxea Europako 2015eko jatetxe onena izentau dabe, Steve Plotnicki OAD (Opinionated About Dining) gidearen sortzaileak jakinarazo dauenez. Azurmendik hiru Michelin izar ditu. Jatetxeen kalidadea neurtzeko sailkapen ezaguna da OAD. Euskal sukaldaritza modernoaren aitzindaritzat daukie adituek.

Europako 100 jatetxe onenen artean lehenengoa da aurten Atxarena. Hain zuzen be, 18 postu igon ditu Azurmendik, eta orain arte lehenengo izan dan In de Wulf jatetxeari (Belgika) kendu deutso lekua. Euskal Herriko beste jatetxe batzuk be badagoz zerrendan: Axpeko Etxebarri erretegia, Victor Arginzonizena, 10. postuan dago; eta, Donostiako Arzak, Juan Mari Arzakena, 33.ean.

Sare sozialen bidez, twitter eta facebooken, eskertu dau saria Atxak: Eskerrik asko! Zuek egin dozue amets hau egi. Bezeroei eskerrak emon, eta eurei esker egunero hobetzen, ateak munduari zabaltzen!!.

Osorik irakurri