'Mandariinid'

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko mai. 7a, 00:00

- Zuzendaria eta gidoilaria: Zaza Urushadze
- Interpreteak: Lembit Ulfsak, Elmo Nüganen, Giorgi Nakashidze, Misha Meskhi
- Herrialdea: Estonia
- Iraupena: 83 minutu

Estonian egindako film hau ez da ahazten dan horreetakoa. Mandariinid pelikuleak (Mandarinas, Hegoaldean) barrukoa ikutu egiten dau derrigor. Zinema aretotik urten eta ordu batzuk pasau arte, personaiak eta egoerak zure barruan dagoz oraindino. Zinema ona da, azken baten, beste modu batera esanda.

Zaza Urushadze zinemagileak diru oso gitxigaz eta eskubete personaigaz lortu dau hori danori. Istorioa 90 hamarkadan jazoten da, txetxeniar eta georgiarren arteko gudan. Euren artean, lurralde horretan lanean ebilzan estoniar batzuk, eta gure protagonista horreetako bat da, hain zuzen be, Ivo izenekoa. Sasoiko gizon hau basoan bizi da, etxetxu baten, eta auzokoaren mandarinak gordeteko egurrezko kaxak egiten ditu. Bizimodu trankil hau bertan behera geratzen da soldaduak basora heltzen diranean. Burruka baten ostean, zauritutako soldaduetako bi etxera eroaten ditu Ivok, osatu arte jagoteko.

Gerrearen kontrako manisfestu honi gauza bat baino ezin jako leporatu: soldadu etsai bien arteko ezagupen prozesua. Ez da argi geratzen noiz, zelan eta zergaitik sortzen dan gizon bien arteko enpatia.

Osorik irakurri