'Aniztasunean euskeraz biziz' lemapean dator Eskoriatzan egingo dan Auzoko egitasmoaren bigarren jaia

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko mai. 21a, 00:00

Aniztasuna oinarri hartuta, euskeraz ez dakitenak euskerara hurreratzeko helburua dau Auzokok. Igaz Bergaran egin zan moduan, jai honegaz, Auzoko taldeetan egiten dan lana ezagutarazo eta alkarren arteko hartu-emonak sustatu nahi dira.

Kontuak kontu, bigarren urtez ospatuko da, Auzoko egitasmoa martxan daben herri guztietako parte-hartzaileak alkartuko dituan jaia. Eskoriatzan izango da oraingoan hitzordua, maiatzaren 23an, zapatuan, goizeko 11:30ean hasita. Herritar guztientzat zabalik dagoan egitaraua atondu dabe horretarako, euskerea ardatz hartuta, jatorri desbardinetako hizkuntza eta kulturak be ezagutu ahal izateko. Lehenengo ekitaldi txiki bat egingo dabe herriko plazan, ondoren herritarrak Auzokoko saioetan egiten dituen dinamikak ezagutu eta horreetan parte hartzera animetako. Umeek munduko jolas eta eskulan tailerretan gozetako aukerea izango dabe bitartean. Horrezaz gan, jatorri desbardinetako janaria probetako aukerea egongo da eguerdi partean eta munduko plaza jantzen saio bategaz emongo deutsie amaierea jaiari.


Auzoko herrietan

Eskoriatzagaz batera, Antzuola, Aretxabaleta, Arrasate, Azkoitia, Azpeitia, Bergara, Donostia, Ibarra eta Oñatin dabilz euskeratik urrun bizi diranak euskerara hurreratzeko ahaleginetan. Astero batzen dira taldeak, ordu eta erdiz euskeraz berba egin eta ondo pasetako. Euskeraz bizi diran herritarren eskutik egiten dabe bide hori euskerea ezagutu nahi daben herritarrek, alkarregaz, izan be, herrietan dagoan aniztasuna ezagutu eta autortzeagaz batera, hizkuntzea guztion esku jartea ezinbestekoa da euskeraz biziteko.

Osorik irakurri