Hira taldeak 'V' bosgarren diskoa plazaratu dau

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko mai. 22a, 00:00

Hamabost urteko ibilbidea dauka Hira laukoteak, eta orain euren bosgarren diskoa dan V izenekoa aurkeztu barri dabe. Eurek produzidu dabe, baina Elkar etxearen laguntzinoa euki dabe. Hamaika kanta ditu diskoak, eta rock amerikarra da nagusi.

Ibai Marin abeslaria da taldean hasiera-hasieratik dagoena, ganerako kideak dira Alex Lobato (bateria), Manex Etxeberria (bajua) eta Mikel Lazkano (gitarrea). Marinek berak idatzi ditu kanta danak. Maitasuna, esperientzia personalak, taldearen ibilbidea, amesak... gai ugari landu ditu berbetan.

Mutrikun egin dabe grabazinoa, AME estudioan, Axular Arizmendi gidari dabela. Masterizazinoa, ostera, Estanislao Elorzak egin dau, Doctor Masterren. Asko jagondako diskoa dala nabarmendu dabe Hirako kideek, bai musikea, bai itxurea eta diseinua, dana dago ondo pentsauta. Doinu barrien bila ibili dirala azaldu dabe, eta inoiz baino indar gehiagogaz egin dabela diskoa.
 

Osorik irakurri