Urte birik behin batzen da PEN Internationaleko Idazle Jazarrien Batzordea, munduko kazetari zein idazle jazarri eta kartzeleratuen defentsa egiteko batzordea. Aurten, Amsterdamen da hitzordua, gaurtik barikura bitartean. Teresa Toda Egineko kazetari ohia bere testigantzea dago eskaintzen mundu osotik etorritako dozenaka kazetari eta idazleren aurrean.
Kazetariak kartzelan emon dituan sei urteen barri emon dau. Era berean, preso jarraitzen daben Egineko zuzendari ohi Jabier Salutregi zein Jexuxmari Zalakain eta Karlos Trenorren egoerea ekarriko dau gogora. Baita Iraitz Salegi kazetariaren auzia be, izan be, bihartik aurrera epaituko dabe Espainiako Auzitegi Nazionalean.
Todagaz batera Amsterdamen dira Lutxo Egia eta Laura Mintegi Euskal PENeko zuzendaritzako kideak.
PEN International mundu osoko idazle alkarte handiena da. 1921ean sortu zan, eta egun 140 talde baino gehiago ditu, 30.000 idazle, kazetari eta berbea darabilten beste hainbat lagunen defentsan.