Aurreko urteetako erantzun onari eutsiz, danetara, 650 lan jaso ditue aurten Caosticaren antolatzaileek eta horreetatik 51 izango dira lehian bagilaren 3tik 8ra, besteak beste, Koldo Almandozen Darwinismo, Ibon Belandiaren Psycho eta Joseba Elortzaren Zerbait asmatuko dugu.
Ondokoak izango dira epaimahaikide: Borja Perez aktore bilbotarra, Mamen Moreu komiki marrazkilaria eta historieta idazlea eta Carlos Gil argazkilaritza zuzendaria.
Ikus-entzunezko proiekzinoak eta ganerako jarduerak ondoko leku eta orduetan izango dira:
Bagilak 4, eguena: 20:00retan, Hika Ateneon, Atal Ofizialeko Proiekzinoa.
Bagilak 5, barikua: 20:00retan, Espacio Open-en, Bilboko gaileta fabrikan (Zorrotzaurre), Caostica Videoplaylist + Atal Ofizialeko Proiekzinoa + DJ Paco Merluzo & VJ Anisakis.
Bagilak 6, zapatua: 20:00retan, Artxandako Patinaje Pistan (Funikularraren Ondoan). Artxandageddon Voodoo Party (Caosticaren Amaiera Jaia): Atal Bizarroaren Proiekzinoa + Sari Banaketea + MC Ramon Churruca + Dj Chavecito + Dj Eneko Yaniz & Vj Farsa + Vj La Caloret (Funikularra 4:00etara arte doban)
Bagilak 8, astelehena: 20:00retan, La Ribera Bilbaon, Caostica 13 Irabazleen lanen proiekzinoa.
Jarduera guztietan sarrerea doban