3.000 lagun baino gehiago batu dira 3, 2, 1 Forma Eszeniko Barrien Nazinoarteko Topaketearen III. edizinoan

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko eka. 4a, 00:00

Bilboko Azkuna Zentroak 3, 2, 1 Forma Eszeniko Barrien Nazinoarteko Topaketearen azken edizinoa sekulako arrakasteagaz zarratu dau. Maiatzaren 27 eta 30 bitartean, danetara, 3.000 persona baino gehiago hurreratu dira programautako ikuskizun eta hitzordu desbardinetara. Ikuskizun batzuk, berbarako, Sra. Polaroiska & Ruemaniak konpainiaren Lur Away lanaren kasuan, sarrerak agortu egin ziran emonaldi guztietan. Era berean, joan dan apiriletik 8.000 lagunetik gora izan dira Ray Lee Siren-en soinu-instalazinoa bisitau dabenak.

Ohikoa dan legez, performancea, jantzak eta antzerki barria lantzen dituen sortzaile garaikideen proposamenak ikusgai egon dira; hiru diziplina horreek euren artean eta beste arte batzuekaz hartu-emonetan jarten dira eta gai, kontzeptu eta era desbardineko sinergiak planteetan ditue.

Muga geografikoak, artistikoak eta formalak gainditzeko asmoz 3, 2, 1 nazinoarteko foroa da, eta beste herrialde batzuetatik etorritako proposamenak eskaintzen ditu. Aurten, ondoz ondoko hirugarren urtez, jatorri askotako artistak, pieza artistikoak, proiektu bereziak eta ikerketak egon dira alkarregaz, besteak beste, performanceak, instalazinoak, jantza eta koreografiak, argazkiak, live art, liburua, bideo-jantzak, artea eta komunidadea, soinua, arte bisualak, slam poetry eta site specific.
 

Osorik irakurri