Portugaleteko X. Folklore Azokea astegoienean izango da

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko eka. 5a, 00:00

Elai Alai Kultur Elkartean antolatuta, Portugaleteko X. Folklore Azokea astegoienean izango da, bagilaren 6an eta 7an. Aurkezpenean, Portugaleteko alkate Mikel Torres, Elai Alai Fundazinoko zuzendaria dan Aitor Beitia eta Elai Kultur Elkarteko presidente Gaizka Benguria izan dira. Urtero legez, egitarau potoloa atondu dabe aurten be eta gogoan hartzeko moduko barrikuntzakaz datoz.

X. edizino honetako nobedadeak honako honeek dira:

- Euskal Herriko inauterietako erakusketa bat izango da azokan Euskal Museoak itxitako materialagaz eta baita Javier Belaskoren argazkilariaren argazkiakaz.

- Solar plazan, Lehenengo Gaztai Azokea antolatuko da. Honetan Estaduko hainbat gaztai probetako eta erosteko aukerea izango da. Honegaz lotuta, transhumantziaren ganeko erakusketea be egingo da.

- Zapatuan, Bizkaiko Trikitixa Elkarteak antolatutako Bizkaiko Trikitixa Eguna ospatuko da Portugaleten azokako progamazinoaren barruan. Ekitaldi honetan hainbat trikitilari eta panderojole batuko dira eta herriko kaleak girotzen ibiliko dira.

Informazino gehiago eta egitaraua ikusteko klik egin hemen.
 

Osorik irakurri