Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako sailkapen faseko azken bi saioak jokatu dira joandako zapatuan Ataunen. Goizean Unai Mendizabal nagusitu da eta arratsaldekoan, barriz, Iñaki Gurrutxaga. Bi saio horreekaz amaitu da Gipuzkoa Bertsotan eta dagoeneko badakiguz irailean hasiko dan Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako sailkatu diran 30 bertsolarien izenak.
Goizean 100 bertsozale inguru hurreratu dira Ataungo Herri Antzokira. Unai Mendizabal zizurkiladarrak irabazi dau saioa, Iñigo Gorostarzuren aurretik.
Sailkapena:
Unai Mendizabal Jauregi 312
Iñigo Gorostarzu Etxebeste 292,5
Oier Iurramendi Etxeberria 282
Imanol Lizarazu Illarramendi 281,5
Jon Gurrutxaga Urbieta 278,5
Txomin Azpiroz de Pedro 249
Iñaki Gurrutxaga nagusi arratsaldean
Arratsaldeko saioan be 100 inguru izan dira saioa bertatik bertara segidu daben bertsozaleak. Azkenean, Iñaki Gurrutxagak batu ditu puntu gehien eta berarentzat izan da saioa.
Sailkapena:
Iñaki Gurrutxaga Zubimendi 258,5
Arkaitz Oiartzabal Agirre 253
Asier Azpiroz Iztueta 250
Amaia Iturriotz Etxaniz 246
Unai Gaztelumendi Arandia 244
Aitor Urbieta Aizpurua 236
Iker Osa Zelaia 231
Gorka Etxeberria Casqueiro 219,5