Txaber Altubek jantzi dau aurtengo Bizkaiko Eskolartekoko txapela

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko eka. 8a, 00:00

Zapatu goizean bertso idatzien finala jokatu eben lehenengo; bat-bateko finala jokatu eben gero, eta Txaber Altube Sarrionandiak jantzi dau txapela; arratsaldean, bertso eskolek hartu dabe protagonismoa. Oinak buruan lelopean egun biribila ospatu da Igorreko Kiñu gaztetxean. Bertsoaren bueltan olgetan ibili dira gazteak.

Goizean, idatzizko finala jokatu da lehenengo. Ostean, talde argazkia atera, eta bat-bateko finala jokatu da. Finalistak, hurrengoak izan dira:

• Iker Garitagaitia Astigarraga
• Igor Galartza Intxausti
• Lur Ziarrusta Intxaurtza
• Lurdes Ondaro Mallea
• Paule Loizaga Legarra
• Peio Azkarate Elejabarrieta
• Txaber Altube Sarrionandia
• Unai Mendiburu Valor

Buruz burukoa Lurdes Ondaro Malleak eta Txaber Altube Sarrionandiak jokatu dabe, eta azkenean, Txaber Altubek jantzi dau aurtengo Bizkaiko Eskolartekoko txapela. Lurdesek eta Txaberrek bagilaren 27an Orion jokatuko dan Euskal Herriko finalean kantauko dabe.

Sari banaketearen ostean, danek alkarregaz bazkaldu dabe Kiñun bertan.

Arratsaldean bertso eskolen tartea izan da. Zazpi bertso eskolek atondu dabe ikuskizuna eta aretoa girotu. Ostean, Oskar Estangaren erromeria egon da iluntzera arte.

Eskolarteko txapelketea Bizkaiko Bertsozale Elkarteak eta Ikastolen Elkarteak antolatzen dabe alkarlanean. Finalean laguntzaile izan dira Igorreko Udala eta Kiñu gaztetxea.

Idatzizko finaleko irabazleak
 
5. maila:
1. Amaiur Rasines
2. Haizea Gonzalez
3. Jon Alonso


6. maila:
1. Uxue Ramirez
2. Lur Piris
3. Asier Urkiza
 

DBH1:
1. June Azkarate
2. Miren Zorrakin
3. Amaia Uzuriaga


DBH2:
1. Bittor Altube
2. Gorka Zabala
3. Enara Falagan
 

DBH3:
1. Iruri Altzerreka
2. Ainhoa Gorostiaga
3. Alaitz Urrutia


DBH4:
1. Fermin Reinieke
2. Beñat Bilbao
3. Maider Barañano

Osorik irakurri