Xibero, Lapurdi, eta Baxenabarreko eskolartekoen Xapelgoa jokatu zan pasa dan zapatuan Hazparnen, Bertsu-Eskolen Egunaren barruan eta bertan arratsaldean gazteen mailako Xapelgoa be jokatu zan.
Goizean, Lapurdi, Baxenabarre eta Xiberoko 28 bertso-eskoletako umeek egin eben beren oholtzako lana, jai giroan Oskar Estangaren eskutik. sano polita izan zan bertso-eskoletako irakasleek, umeek eta euren senitartekoak Hazparneko zineman pasau eben goiza.
Arratsaldean jokatu zan Xapelgoan, Aitor Sevier azkaindarrak jantzi eban txapela, Ortzi Idoaten eskutik. Aitorregaz batean finalean izan ziran: Kerman Diaz, Hodei Renteria, Nahia Sasco, Ainhoa Sarasua, Julen Bellan, Leire Laskarai, eta Ibai Capot. Lapurditik, Aitor Servieregaz batera, Nahia Sasco be, Euskal Herriko finalean izango da Orion, bagilaren 27an.