Christopher Lee aktorea hil da, 93 urte zituala

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko eka. 12a, 00:00

Londresen 1922ko maiatzaren 22an jaiotako Christopher Lee 93 urteko aktorea bihotzekoak jota hil da, arnasa hartzeko arazoak zitualako ospitaleratuta egoala, britainiar hedabideek zabaldu dabenez. Pasa dan domekan hil zan ibilbide luzeko aktorea, Londreseko ospitale batean.

Emazteak albistea jakinarazo aurretik senitartekoei esan nahi izan deutselako izan dogu Lee jn.aren heriotzearen barri egun batzuk geroago.

Drakularen papelean oso ezaguna  egin zan, baina beste pelikula askotan lan egin eban, 300 baino gehiagotan. 1947an ekin eutson aktore lanari Terence Young zuzendariaren La extraña cita filman; hortik aurrera, Dooku kontea izan zan Stars Wars saga ospetsuan, Saruman, barriz, Eraztunen jauna filman, Hamleten Laurence Olivierrenen bersinoan, Fu Manchu eta Sherlock Holmes be izan zan pantaila handian, James Bonden pelikulako gaiztoa, eta Tim Burtonen eskutik be agertu zan azkenaldian, berbarako, Charlie eta txokolate fabrika edo Alizia lurralde miresgarrian filmatan.
 

Osorik irakurri