Mesopotamiako zibilizazinoetako persona-izen eta izen mitologikoak arautu ditu Euskaltzaindiak

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko eka. 15a, 00:00

Kanpoko leku-izenen euskerazko grafia arautu ondoren, kanpoko persona-izenen euskerazko grafia arautzeari heldu deutso Euskaltzaindiak 2013tik. Erispide kronologikoa erabilten dago Exonomastika batzordea langintza horretan, eta 175. araua da lehen emoitzea: Mesopotamiako, Mediako Inperioko, Akemenestar Inperioko eta Lidiako persona-izen eta izen mitologiko nagusien euskerazko izenak.

Antxinako zibilizazinoetako persona-izen eta izen mitologiko nagusiak ez dira bardin idazten hizkuntza guztietan. Horregaitik, beharrezkoa da erispideak ezartzea eta izenik ezagunenen zerrendea eskaintzea, zalantzak argitzeko. Izen horreetako asko eskola-liburuetan, gidaliburuetan edo artelanen izenetan (pinturak, eskulturak, operak...) agiri dira, eta ulertzekoa da zalantzak izatea euskeraz idazteko orduan. Zelan idatzi, adibidez, euskeraz gaztelaniaz Nabucodonosor, frantsesez Nabuchodonosor eta ingelesez Nebuchadnezzar idazten dan Babiloniako errege-izena? Edo Akemenestarren Inperioko Cambises I (gaztelania) / Cambise Ier (frantsesa) / Cambyses I erregearen izena?

Kontuak kontu, danetara, 60 persona-izen eta izen mitologiko batu ditue araura, Sumer, Akad, Asiria, Babilonia, Media, Amenestarren Inperio eta Lidiakoak. Erispideak emoten dira, eta zerrenda eleaniztun bat eskaintzen da ondoren. Hori guztia agiri da 175. arauan: Antxinako persona-izenak eta izen mitologikoak (I): Mesopotamia, Mediako Inperioa, Akemenestar Inperioa eta Lidia.

Osorik irakurri