Farmazia-hiztegi barria sarean

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko eka. 17a, 00:00

Farmazialariek euren eguneroko zereginetarako behar daben oinarrizko terminologia batzen dauen hiztegi barria aurkeztu dau FEUSE Farmazialari Euskaldunen Elkarteak.

Hau ez da FEUSEk argitaratzen dauen lehenengo hiztegia, izan be, orain urte batzuk argitaratu eban Farmazialari Euskaldunen Elkarteak UZEIk landutako Farmazia Hiztegia.


3.642 sarrera, euskeraz eta gaztelaniaz

Orain, hiztegi haren bersino eguneratua eta osotua jarri dau sarean, corpus barri batean oinarrituta UZEIk atondu dauena, hain zuzen be. Danetara, euskerazko eta gaztelaniazko 3.642 sarrera batzen ditu hiztegi barriak, eta 16 atal nagusitan sailkatuta dagoz sarrera horreek.

Hiztegia edonoren eskura dago Farmazialari Euskaldunen Elkartearen webgunean. Konsulta-aplikazinoan bilatu nahi dan sarrerea idatzi ahala, proposamenen zerrendea agertzen jako azpian erabiltzaileari, lagungarri modura. Aitatutako atal edo sail horreen arabera findutako bilaketea be egin daiteke FEUSEren webguneko hiztegian.


Hiru corpusetan oinarritutako lana

Hiru corpus nagusi erabili ditue iturri lez hiztegi hau osotzeko: batetik, 2002an UZEIk FEUSErentzat egindako Farmazia Hiztegia; bestetik, EHUko Farmazia Fakultadean euskeraz erakusten dituen irakasgaietako materiala; eta, azkenik, ospitalez kanpoko jarduera farmazeutikoan erabilten diran arau eta inprimaki nagusien bildumea.

Euskal Herriko Farmazialarien Kontseilua, EHUren Farmazia Fakultadea, Cinfa, DFG eta Nafarco kooperatibea be partaide izan ditu FEUSEk hiztegi barria plazaratzeko.

Osorik irakurri