Euskerearen ganeko jarrera eta eretxien ikerketea aurkeztu dabe

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko eka. 30a, 00:00

Patxi Baztarrikak, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak, eta Iñaki Martínez de Lunak, Prospekzino Soziologikoen Kabinete buruak, euskerearen gaineko jarreren eta eretxien ikerkeeta aurkeztu dabe gaur Donostian. Ikerketa honek gogoeta zabal eta sakon baterako aukerea emoten daben datu ugari eskaintzen ditu.

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak legealdirako lan-programa zehatza aurkeztu eban legealdiaren hasieran, Eusko Legebiltzarrean eginiko agerraldian lehenengo, eta Euskerearen Aholku Batzordean ondoren. Lan-programa horretako konpromiso eta eginkizunen artean nabarmendu zanetariko bat izan zan, euskal gizartean euskereari buruz dagozan diskursoen lanketea egitea, eta diskurso desbardinen arteko kontrastea eta eztabaidea bultzatzea, ahalik eta parte hartze zabalenagaz.

Hizkuntza Politikarako sailburuordeak esan dauenez, Oso modu laburtuan adierazoko dodaz ikerketa honen irakurketatik ateratzen dodazan emoitza nabarmen batzuk, kontuan hartzekoak baitira hizkuntza politika garatzerakoan, herritarren gogoa, borondatea eta atxikimendua giltzarriak baitira ezein hizkuntza politikaren arrakastarako.

Euskerearen beraren prozesu soziala dan legez, herritarren euskereagazko eretxia/jarrerea be argi-ilunez beterikoa da, non argiuneak edo ikuspuntu positiboak gailentzen diran argi eta garbi. Herritarren eretxi/jarrerak ezin dira zuria ala baltza, hau edo ha kolore bakar eta ikuspegi dikotomikoetan azaldu, herritarren eretxi/jarrerek azaltzen dabena da ikusmolde zabala –ñabardura eta kolore gama zabalekoa-, bai, ez, bai baina, segun… eta disjuntzinoan bainoago batzean edo alkartzean eta osogarritasunean oinarritutako ikusmoldea –hau edo ha beharrean, hau eta ha-.


Hona hemen nabarmentzen diran eretxi/jarrera batzuk:

- Herritarrek elebitasuna eta eleaniztasuna balio positibotzat hartzen ditue.

- Herritarrek ez ditue kontrajartzen hizkuntzak. Herritarrek hizkuntza bat eta besteren aldeko hautua egiten dabe.

- Herritarren eretxiz, gure egoera soziolinguistikoan, euskerea sustatzeko politikea zilegi da.

- Elebitasuna alkarbizitzeagaz eta bardintasunagaz lotzen dabe.

- Euskerea danona da, euskerearen etorkizuna interesetan jake herritarrei, eta danontzako da harrotasun elementu euskerea.

- Danontzako aukera eta prestigio bide da euskerea.

- Alkarrenganako errespetua eta diskriminazinorik eza defendiduten dabe herritarrek, danon hizkuntza-eskubideak.

- Etorkizunerako, herritar hirueledun orekatuak nahi ditue.

Txostena osorik irakurteko klik egin hemen.

Osorik irakurri