Kabia Laborategiaren 'Horacios y Curiacios' antzezlanak irabazi dau 2015eko Antzerki Eskola Jaialdia

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko uzt. 7a, 00:00

Alopargo Teatro da laborategi horretatik urten dauen antzeztaldetariko bat eta Borja Ruiz zuzendariak beste bi sari be irabazi ditu. Ikuslegoaren Sari Berezia, barriz, Nexo Teatrok jaso dau.

Mila bat ikusle izan dira bagilaren 29tik atzora arte Campos Eliseos Antzokian Bilboko 2015 FETABI Antzerki Eskola Jaialdian. Epai-mahaiak Getxoko Kabia Laborategiaren lana nabarmendu dau, izan be, bertatik urten dau Ikuskizun Onenari Saria jaso dauen Horacios y Curiacios antzezlana, Borja Ruizek zuzentzen aduen Alopargo Teatro taldeak taularatua. Ruizek ganera beste bi sari irabazi ditu, hau da, Zuzendaritza Eszeniko Onena eta Egokitutako Testu Onena, Bertold Brechti egindako moldaketeagaitik. Bilbon Nexo Teatrok dauen gune formatiboak, bestalde, Ikuslegoaren Sari Berezia eroan dau Mockinpott antzezlanagaitik.

Horacios y Curacios antzezlanaren kasuan, sariagaz batera doazen 200 euroez gan, taldeak eskubidea izango dau saritutako obrea Campos Antzokiaren udagoieneko egitarauan sartzeko.
   
Beste alde batetik, SGAErentzat garrantzitsuenetakoa dan saria, hau da, Autoretza Originalarena - eta bide batez aurrekontu gehien daroana 500 eurogaz-, Africa Hurtadok irabazi dau. Madrilgo Resad 1 eskolan hazitako sortzailea dogu. Honek taularaturako obrea Y elegiste tener perro izan da, Muralla Teatrok antzeztua.

Ganerako sarien artean, 300 euroko sari bana eroan dabe Aktore Onenak: Resad Madrid 1eko Christian Vázquezek eta Nexo Teatroko Noelia Ortegak. Hautatua izateagaitik dagoeneko talde edo konpainiek 545€ko laguntzinoa jasoko dabe.


Hiru aitamen berezi

Aitatu lanakaz batera epaimahaiak hiru aitamen berezi be egin nahi izan ditu. Batetik, Bilboko Anima Eskoleari, egindako talde lanagaitik; bigarrenez, Cuarta Pared Madrilgo anzerki eskoleak egindako apostu artistikoari; eta azkenik Kantabriako Escena Miriñaquek aurkeztutako eskenografiari.

Atzoko jardunaldiaren sari-emote jaialdian, hau da, Bilboko Lets´s Dance taldeak koreografiau ebana, hainbat eragilek hartu eben parte, tartean, Oscar Castaño Garbitxu, SGAE euskal Kontseiluko Antzerki Taldearen ordezkari gorena lez; Eukadiko SGAE eta Fundazinoaren zuzendaria dan Ignacio Casado; edota ekimenaren idazkaritza teknikoa jorratu dauen Algis Arlauskas sortzailea.

Osorik irakurri