Baxoa % 100 euskeraz

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko uzt. 7a, 00:00

Azken urteetan legez, aurten be Seaskako Etxepare lizeoko ikasleen % 100ek lortu dau Baxoa, are gehiago, lehen kolpetik lortu dabe.

Poztekoa da jakina, ikasleen % 100ek lortu izana Baxoa eta lehen kolpetik. Ganera, 59 ikasleetatik 46k aitamena edo mentzinoa lortu dabe, hau da, % 78k.

Umeak eta gazteak gure ikastoletan, kolegioan edo lizeoan etorkizunerako ondo trebatuta ateratzen diran seinale garrantzitsua baita. Baina emoitzei erreparau barik, zenbakiek dakarrena baino gehiago, umeak nerabe eta nerabeak heldu bilakatzea da gure helburua, bizitzan moldatzeko tresnak eskuratu deiezan, jendartean eragile izan daitezan eta batez be ikasketa urteetan zoriontsu izan daitezan.

Halan da be, bizi guztia euskeraz ikasi ondoren, azterketak frantsesez egin behar izan ditue aurten be. Nahiz eta emoitza onenak lortu dituen gure zoriona ez da osoa izango, ikasleek Baxoa osorik euskeraz egiteko modua izan arte. Euskeraz ikastea ez baita, emoitzak hobetzeko helburu bat (ezin baita % 100 baino hobe egin), baizik eta eskubide bat, eta murgiltze ereduaren ezagupena.

Gaurdanik dinogu, datorren ikasturtean gitxienez ikasgai bat gehiago euskeraz izan beharko dala, bai ala bai.

Azkenik, gure harrotasunik handiena, gaurko gazte horreek biharko euskaldunak izango dirala da. Euskaldun etxean, kalean eta lanean. Ondoko hilebeteetan egingo dituen ikasketen bidez profesional euskaldunak izango baitira ikasle horreek. Eta ondoren, modu naturalean, euskerea euren umeei transmitiduteko balioko deutse.

Zorionak beraz ikasleei, ikastolako irakasle eta langileei, familiei, danak alkarregaz lanean eta pozik ikustea baita guretzako emoitzarik onena.

Osorik irakurri