Hemen dira bertso-udalekuak; gaur, garagarrilak 3, zabalduko ditu ateak Orioko Itxaspe baserriak lehen taldea hartzeko. Garagarrilaren 3an hasi eta 12ra, bertsolaritzaz eta ahozkotasunaz gozetako aukerea izango dabe 12 eta 14 urte bitarteko gazteek; hori guztia udalekuek berez eskaintzen dituen aisialdi giroagaz eta ekintzakaz batera: jolasak, txangoak, kirolak...
Oriokoaren ondoren beste lau txanda be izango dira, herrialde desbardinetan: Irañetan, Maulen, Muxikan eta Zuhatzan. 9 eta 18 urte bitarteko gazteek hartuko dabe parte txanda horreetan.
Bertso-udalekuak egiten diran 18. aldia da. Herrialde desbardinetako gazteen arteko hartu-emonak sustatzeko, tokian tokiko eragileak ezagutzeko eta ondo pasatetako aukerea izaten da udalekuetan, bertsolaritzearen inguruan.