Durangaldeko Ezpatandatzari Eguna Gerediagako foru zelaian ospatuko da zapatuan, garagarrilaren 11n

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko uzt. 9a, 00:00

Durangaldeko bederatzi ezpatadantzari taldek parte hartuko dabe datorren zapatuan Ezpatadantzari Egunean; Durango, Izurtza, Garai, Iurreta eta Berrizko taldeak izango dira.

Egun garrantzitsua da Bizkaiko eta Euskal Herriko foklorezaleen artean Durangaldeko hitzordua. Kontuan hartzekoa da, Dantzari dantza edota Bizkaiko Ezpatadantza izenagaz ezaguna dan jantza multzoak, Durangaldeko sei eleizateetan iraun dauela mendeetan zehar (Mañaria, Izurtza, Abadiño, Iurreta, Berriz eta Garain). Gero, XIX. Mendearen amaieran eta XX. Mendearen hasieran Bizkai osora zabaldu zan.

Zapatuko ekitaldia 18:00etan hasiko da Matienako Laubideta kalean, kalejira bategaz. Gerediagako ermitara igon eta Dantzari dantzea egingo dabe bederatzi taldeek Soka dantzeagaz amaitzeko.


Jon Irazabali gorazarre

Aurtengo Ezpatadantzari Egunean Jon Irazabal Gerediaga Elkarteko kideari egingo jako omenaldia. Hamarkada luzez ekitaldiaren antolatzailea eta koordinatzailea izan da, eta Durangaldeko jantzen aldeko lanak sustatu eta partaidea izan da. Eguneko ospakizunak, Garaiko plazan lagun arteko afariagaz eta Ansorregi taldearen erromeriagaz amaituko dira.

Egun hau Gerediagak Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren laguntzinoagaz antolatuko dau, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Saila, Abadiño eta Garaiko Udalen laguntzinoagaz.

Osorik irakurri