Euskal Herriko Gazte Orkestreak (EGO) udako kontzertuetako programea prestetako egonaldia hasiko dau bariku honetan, garagarrilaren 10ean, Eibarren, egoitzen zentroan. Egonaldia hilaren 22ra arte luzatuko da, orkestrako arduradunek prentsa ohar bidez jakinarazo dabenez.
EGOren historiako programa musikal gatxenetakoa eta birtuosoenetakoa eskainiko dau orkestra gazteak aurtengo udan, P.I. Tchaikovskyren seigarren sinfonia (Patetikoa) eta Jesus Guridiren Hamar euskal melodia obrakaz. Kontzertuak Bilboko Euskaldunan (hilaren 19an), Hondarribiko Itsas Etxea auditoriumean (20an), Donostiako Victoria Eugenian (21ean) eta Gasteizko Principalen (22an) izango dira; saio guztiak 20:00etan hasiko dira.
Horren guztiaren barri emoteko, EGOk hedabideei zuzenduriko ate edegien jardunaldia eta udako programea aurkezteko ekitaldia antolatu ditu bariku honetarako, garagarrilaren 10erako, 10:30ean, Eibarko egoitzen zentroan.
Euskal Herriko Gazte Orkestrea 1997an jaio zan, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren eskutik. BBK Fundazinoaren, Kutxa Fundazinoaren eta Vital Kutxa Fundazinoaren babesagaz, proiektuak kalidade handiko orkestra eta musika trebakuntzea eskaini deutse ehunka musikari gazteri.