Bihotzekoak jota hil da Omar Xarif (Egipto, 1932) 83 urte zituala El Cairon. Oraintsu jakin genduan alzheimerra eukala. Alejandrían jaio zan 1932, Michel Demitri Chalhoub izenagaz eta 1954. urtean hasi zan zinema munduan, Shaytan al-Sahra izeneko filman. Hurrengo urtean Youssef Chahine lagun egipziarragaz lan egin eban Canneseko zinemaldira eroan eben Siraa Fil-Wadi filman. Aitagarria sei bat urteko tartean 18 filmetan parte hartu ebala.
Omar Xarif aktore onenen artean kokatu zan XX. mendeko 60ko hamarkadan, eta Hollywoodeko produkzino handietan sarri lan egin eban. Egiptoko zineman lan egin ostean, David Leanek emon eutson nazinoartera salto egiteko aukerea Lawrence of Arabia filman (1962), eta hortik aurrera lan asko egin zituan bai Europan baita AEBetan be. Aurrerago Leanegaz lan egin eban barriro Dr. Zhivago Boris Pasternaken eleberriaren egokitzapenean (1965), eta beste hainbat produkzinotan be parte hartu eban, besteak beste, The Fall of The Roman Empire (Anthony Mann, 1964) eta The Night of The Generals (Anatole Litvak, 1967) filmetan.
Oma Xarifen film ezagunenen artean dagoz: La caída del imperio romano, Y llegó el día de la venganza, El Rolls-Royce amarillo, La conquista del imperio, La noche de los generales, El oro de Mackenna, Che!, Funny girl, Orgullo de estirpe, La isla misteriosa, Top Secret, El guerrero número 13 eta Océanos de fuego.