Hegaluzearen arrantzeari lotutako jarduerak egongo dira Lekeition datozan asteotan

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko uzt. 21a, 00:00

Hegaluzealdia izenburupean, tailerrak, lehiaketak eta pintxoak probetako modua batuko ditue. Lekeitioko Udalak, San Pedro arrantzaleen kofradiak eta herriko tabernak alkarlanean ibili dira egitaraua atontzeko. Abuztuaren 15ean amaituko da hegaluzearen inguruko ekimen hau.

Lekeitioko arrantzaleen jardunean, hegaluzea oinarrietako bat da. Horregaitik, hegaluzearen sasoi bete-betean, arrain horren konsumoa suspertu eta indartu nahi dabe, Hegaluzealdia ekimenaren bidez.

Eguenean hasiko dira aurtengo edizinorako preparautako jarduerak. Egun horretan, 17:00etan hasita, hegaluzeagaz egindako konserben ikastaroa egingo dabe. Lekeitioko turismo bulegoan izango da hori, doban, baina leku mugatuak egongo dira. Berbadiak be egongo dira, barikuan hasita.

Asteburuan, herriko taberna eta jatetxeek hegaluzeagaz egindako pintxoak eta platerak eskainiko ditue. Hegaluzealdian, indar handiena daukan ekintzen artean dago hegaluze pintxo eta jakiena. Era berean, zapatuan Hegaluze Eguna ospatuko dabe Lekeition, egitarau potoloagaz.

Hegaluzearen arrantzea oinarri hartuta, baina kirol ikuspegitik, lehiaketa bi jokatuko dira Lekeitioko uretan: Willows desafioa abuztuaren 8an eta, astebete geroago, Hegaluze Arrantza Kopa.

 

 

Osorik irakurri