- Zuzendaria: Fernando Fernán Gómez.
- Gidoilaria: Fernando Fernán Gómez, Juan Antonio Zunzuneguiren eleberrian oinarrituta.
-Interpreteak: Lina Canalejas, Fernando Fernán Gómez, Gemma Cuervo, Milagros Leal, Francisco Pierrá, Agustín González
- Generoa: Melodramea.
- Herrialdea: Espainia.
Fernando Fernán Gómez aktore eta zuzendari handiaren pelikula honen historia bitxia da. Bilbon ikusi zan lehenengo aldiz, 1965ean, eta gero zinema-aretoetatik desagertu zan, seguruenez zentsurea tarteko zala. Orain, banatzaile batek berreskuratu, konpondu eta barriro estreinau dau. Ikusmira handia sortu , Multi aretoetan batutako persona kopurua ikusita. Beharbada, kritiko ia guztiek maisu-lantzat jo dabelako.
Autortu behar dot ni ez nauela liluratu, eta ikaraz dinot, laudorioetan egon dan adostasuna ikusita. Gehiegizkoa iruditu jat. Gehiegizkoak istorioaren alderdi batzuk -aizten arteko gorrotoa, adibidez-. Baita gehiegizko tonua be, ‘tremendismo'tik hurre.
Hori aitatuta, filmak bertute asko dituala esan behar da, eta frankismo sasoia zelakoa zan gogora ekarteko gomendagarria dala. Txirotasuna, emakumearen egoera lazgarria, moral faltsua… Ikaragarri gogorra eta dramatikoa da Fernán Gómezek kontetan deuskuna. Istorio latza, baltza, lehorra eta itogarria. Bere sasoirako oso ausarta.