Errotuluak eta webguneak euskeratzeko, dirulaguntzino deialdia zabaldu dau Durangoko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko uzt. 21a, 00:00

Durangon euskerea bizibarritzeko plan nagusiak jasoten dauenari helduta argitaratu dau Udalak dirulaguntzinoak jasoteko deialdia. Kanpoko errotuluak edota webgunea euskeraz be ipinten dituen Durangoko alkarte eta enpresek parte hartu ahal izango dabe. Urriaren 30era arte dago deialdia zabalik.

Gaur bertan argitaratu da deialdia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean. Hortaz, Durangon egoitzea daukien enpresa zein alkarteek aukerea daukie dagoeneko dirulaguntzinoak eskatzeko prozesuan izena emoteko. Webgunea euskeratu izana edo errotuluak euskeraz ipini izana sarituko da. Toldoetan, kanpoko erakusleihoetan, enpresearen ibilgailuetan eta abar, euskerazko informazinoa ipintea, hain zuzen.

Aurreko urteetan dirulaguntzino hau jaso daben alkarte eta enpresek, barriro parte hartu ahal izango dabe orain zabaldutako deialdian. Webgune eta errotuluetan euskerea sartzeko prozesuan, baina, aurrerapenak eginda euki beharko ditue aurreko alditik hona.

Errotulu edota webguneak euskeraz zuzen idatzita egoteko eskatzen da. Durangoko Udalaren Euskera Zerbitzuak laguntzinoa eta aholkua eskainiko deutse behar dabenei.

Informazino gehiago, hemen:

http://www.durango-euskaraz.net/euskara/dirulaguntzak/errotuluak-eta-webak

Osorik irakurri