Euskaltzaindiak sei euskaltzain urgazle barri izentau ditu

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko uzt. 20a, 00:00

Joan dan barikuan egindako osoko bilkuran akademiak onartu ebanez, aurrerantzean beste sei euskaltzain barri egongo dira: Rikardo Arregi Diaz de Heredia, Roberto González de Viñaspre, Karmele Jaio, Iñaki Martinez de Luna, Patxi Salaberri Muñoa eta Blanca Urgell, hain zuzen. Danek daukie lotura estua Arabagaz.

Rikardo Arregi Gasteizen jaio zan 1958an eta ogibidez bigarren hezkuntzako irakaslea bada be, idazle lanean nabarmendu da. Poema liburuak argitaratu ditu gehienbat eta Volgako batelariak blogaren bultzatzaileetako bat izan zan.

Roberto Gonzalez de Viñaspre Bilbon jaio zan 1961ean eta Trebiñun bizi da. Euskaltzaindiko Onomastika Batzordeko kide da eta toponimian lan zabala egin dau.

Karmele Jaio (Gasteiz, 1970) Emakundeko komunikazino arduraduna eta idazlea da. Bere liburuetako batzuk beste hizkuntza batzuetara itzuli dira. Narrazinoan eta ipuingintzan sari ugari eskuratu ditu.

Iñaki Martinez de Luna soziologoa (Gasteiz, 1950), hizkuntza gitxituetan aditua da. Soziolingusitikearen Klusterraren sortzailea izan zan.

Patxi Salaberri Aramaion jaio zan 1956an. Soziolingusitikan ibili da eta EUDIA taldeko kide da. Euskal literatura klasikoan aditua da. Olerkigintzan be ibilita dago.

Blanca Urgell, Gasteizen jaioa 1962an, euskerearen inguruko ikerkuntzan nabarmendu da. Literaturea be aztertu dau sarri. Jaurlaritzako kultura sailburu izan zan 2012ra arte.

 

Osorik irakurri