'Anocheció' izeneko lana da taldearen lehenengo disko luzea (Maldito Records). Taldekideek azaldu dabenez, definiduten gatxa da bertan batu daben musikea. Euren esentzia eta kolorea ipinten ahalegindu dira. Hora 13 taldearen izenari erreferentzia eginaz, erlojuari bueltea emon eta denporea geratzea da euren asmoa, entzulea atrapetako.
Angelo da Hora 13 taldeko abeslaria. Bere ahots bereziak kontrastea egiten dau gitarren doinuagaz eta soinu originala sortzen dau. Hora 13koek uste dabe, ez dala erraza euren diskoari etiketak ipintea baina, edozelan be, musikearen munduan lekua egitea espero dabe.
'Anocheció' diskoan 12 kanta batu ditue bizkaitarrek. Horreetatik bederatzi, Rock Factory estudioetan grabauta dagoz, Bizkaian bertan. Bonus track bat be badakar, Rockstudios estudioan grabautakoa (hori be Bizkaian dago). Alex de Benito ibili da produktore.
Diskoan, 'Anocheció' singlea eta Gernikako bonbardaketan oinarritutako 'Cifra 126' kantak aitatu leitekez. Metaforen bidezko kritika soziala, nortasun handiko piezak eta himnoak topauko doguz bertan. Umbreath taldeko Sophie abeslariak kolaborazinoa egin dau 'Ballet' kantan.
Hora 13 taldeak ibilbide luzea eukitea espero dau. Behin diskoa argitaratuta, laster bideoklip bat aurkeztea da euren asmoa. Era berean, birea be egin nahi dabe eta laster atarako dabe horren egutegia.