Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak Kontserbatzeko Eremu Berezi (KEB) izentau ditu Gasteizko Mendi Garaiak, Araban. Natura-guneak babesteko Europako figura bat da, hain zuzen, KEB izendapena.
Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik azaldu dauenez, ekimenaren helburua da, habitat naturalen eta fauna eta flora espezie basatiak jagon eta lehengoratzea bermatzea, kontserbazino-egoera mesedegarri baten. Ganera, hegazti migratzaileen biziraupena eta ugalketa ziurtauta dago eremuak hartutako azaleran, Europako biodibertsidadearen mesedetan.
Gasteizko Mendi Garaien eremua, Arabako Lautadeak hegoaldetik mugatzen dauen mendikatearen ekialdeko zatia da; Arabako Mendialdeagaz eta Trebiñuko konderriagaz be mugea daukie. Kontserbazinorako Eremu Bereziaren barruan ez dago jendea bizi dan nukleorik, Jaurlaritzaren arauera. Gasteizko Mendi Garaietako Kontserbatzeko Eremu Berezia 2.228 hektarea zabal da.
Azalerearen %78tik gora intereseko bederatzi habitatek hartzen dabe: nabarmentzekoak dira pagadi azidofilo atlantikoak, gorosti- eta hagin-oihanpedunak, harestiak, erkameztiak eta ameztiak.