Donostiako Jazzaldia abiadea hartzen doa

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko uzt. 23a, 00:00

Atzoko hasierako egunaren ostean, gaur, eguena, egitarau bete-betea dakar Donostiako Jazzaldiaren 50. edizinoak. Arratsaldean eta iluntzean gehienbat, gustu guztietarako eskaintzea egongo da. Jamie Cullum Kursaalen eta Silvia Perez Cruz Trinidade plazan ikusteko sarrerak agortu egin dira dagoeneko.

Eguneko lehenengo ekitaldia eguerdiko 12:00etan izango da, Kafe Botanikan, doban. Bossa Nova Triok joko dau. Bazkaldu eta gero, eskaintzea nabarmen ugarituko da. Arratsaldeko 17:00etan, Miguel Angel Sutilek joko dau Maria Cristinako terrazan, Makala, Bidaurreta eta Barzagak Nauticoolen eta 18:30ean Jamie Cullumek, Kursaalean. 19:00etan izango dira Ray Gelato & Claire Martin (Frigo gunea), Onna Marun (Heineken terraza) eta Maldataskull (Coca Cola gunea).

Ondoren, The Cisco Kids (20:00), Mota Project Live (San Martin merkadua, 20:00) eta Z Bone Project (FNAC gunea, 20:30) izango dira Jazzaldian. Gabaz, Neuman (agertoki berdean), Erik Honore Heliographs (Victoria Eugenia), Zanmari Bare (San Telmo museoa), Carla Cook, Paul San Martin & Romain Gratalon (Frigo gunea), Totem Trio (Coca Cola gunea) eta Enric Domenechen (Nauticool) txandea izango da.

Bart euriak ez dau larregi lagundu eta, gaurko, badirudi iragarpen hobea dagoala emonda. Edozelan be, 50. ekitaldia izanda, aurtengo Donostiako Jazzaldia berezia izaten dabil. Datozan egunei begira, antolatzaileek iragarri dabe, bihar Andrzej Olejniczak-ek eta Iñaki Salvador Quartet-ek eskaini beharreko kontzerturako sarrerak agortu egin dirala. Jamie Cullumek be joko dau emonaldi horretan, gaurko emonaldirako be sarrerak agortu dituen artistea.

Osorik irakurri