Talan egiten dan paella txapelketea da, azkan finean, 'Taelladie'. Bermeoko Udalaren laguntzinoagaz, aurten laugarrenez antolatu dau ekitaldi hori herriko Gazte Asanbladeak. Zapatuan, hilak 25, ipini dabe hitzordua. Lehiaketa gastronomikoa bera ez eze, bestelako jarduera batzuk egongo dirala aurreratu dabe.
Paella txapelketan parte hartu nahi dabenek, goizeko 11:30etatik eguerdiko 13:00etara eukiko dabe izena emoteko epea, Gazte Asanbladeak ohartarazo dauenez. Ondoren, paellak preparau, aurkeztu eta probetako unea izango da, lehiaketako irabazlea aukeratzeko. Sari banaketea arratsaldean egingo da.
Aurtengo 'Taelladie', baina, ez da txapelketa hutsa izango. Izan be, egun guztian animazinoa eta jolasak egongo dira Bermeoko Talan. Goizean, bertsolariak eta trikitilariak ibiliko dira ingurua alaitzen. Umeentzako jolasak, bien bitartean, eguerdiko 12:30ean izango dira.
Arratsaldean be giro ona espero dabe Talan. Gazteentzako jokuak eratu ditue eta musikea egongo dala aurreratu dabe antolatzaileek.