Udalak azaldu dauenez, Gernik Arte 2015 erakusketearen bidez, uriko artisten lana erakutsi nahi dabe. Pinturea, eskulturea, ehungintzea eta argazkilaritzea batzen ditu erakusketeak. Irailaren 18ra arte egongo da ikusgai, Gernika-Lumoko Kultur Etxean.
Gernik Arte 2015 erakusketan, bertako 29 artistak parte hartzen dabe. Besteak beste, Fernando eta Ricardo Abaunza, Luis Iriondo eta Borja Uriona dagoz aukeratutako artisten artean. Era askotako artelanak batu ditue. Badagoz pintura eta eskulturako obrak baina baita argazkigintzeagaz lotutakoak zein oihalakaz egindako piezak be.