'Pierra Lhande' pastorala ikusgai Zalgizen, domeka honetan eta hurrengoan

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko uzt. 24a, 00:00

Zuberoako Iruri eta Zalgize-Doneztebe herrietako auzokideak arduratuko dira pastoral horri bizia emoteaz, garagarrilaren 26an eta abuztuaren 2an egingo diran emonaldietan. Pierre Lhande (1877-1957) abade eta hizkuntzalariaren inguruko lana izango da.

'Pierra Lhande' pastoralak badauka berezitasun bat. Izan be, Annick Renaud-Coulon-ek frantsesez idatzi dau jatorrizko testua. Hori bai, Zalgizeko herritarrek euskeraz interpretauko dabe guztia, ohiko moduan. Historian zehar egon izan dira frantsesez idatzi eta, ondoren, euskeraz antzeztutako pastoralak, baina ez da ohikoa. 

Kontuak kontu, pastorala ('trajeria' antxinako izenaz be ezagutua) beste behin helduko da Zuberoako herrietara. Oraingo honetan, Iruriko eta Zalgize-Doneztebeko herritarrak arduratu dira prestakuntzaz eta azkanengo horretan ipini dabe eszenatokia.

Emonaldi bi egongo dira, bata domeka honetan, garagarrilak 26, eta bestea datorren asteko domekan, abuztuaren 2an. Ohitureak agintzen dauen legez, pastoralaren aurretik mezea egongo da eta ondoren kalerik kalekoa eta bazkaria egingo dabe. Antzezpena bera, arratsaldeko 15:30ean hasiko da. Gero, afaria be antolatu dabe.

Oraingoan, Pierra Lhanderen bizitzea erakutsiko dabe (jatorrizko izena Pierre basagaitz eukan). Abade, euskaltzale eta hizkuntzalaria izan zan Lhande. Haren lanik ezagunena euskera-frantsesa hiztegia da (1926koa). Liburu ugari idatzi zituan, gehienak frantsesez. Pobreei laguntzen be nabarmendu zan. Aurtengo pastoralean, Beñat Larrori arduratuko da Pierre Lhanderena egiteaz.

Informazino gehiago hemen

Osorik irakurri