Helburu solidarioagaz, bizikleta martxea egingo dabe Bakion, domekan

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko uzt. 24a, 00:00

Antolatzaileek azaldu dabe, ez dala lehiaketarik egongo, martxearen helburua Bakio eta inguruko parajeak modu atseginean eta lagunartean ezagutzea izango dala. Kirola eta astialdia buztartzeaz ganera, Bakioko I. BTT Martxeak alkartasuna zabalduko dau, batutako dirua koroideremiak jotako gaixoei laguntzeko izango da eta. Domeka goizeko 10:00etan ekingo deutsie 40 kilometroko ibilbideari.

Martxea apur bat gogorra izango dala onartu dabe antolatzaileek, 40 kilometroko ibilbidean 1.100 metroko desnibel positiboa gainditu beharko dabe parte-hartzaileek. Pistan eta errepidean egingo da bidea. Halandabe, ia edozeinek egiteko moduko ibilaldia dala ganeratu dabe. Abiapuntua Bakioko Bentako plazan egongo da eta bertan amaituko da martxea, eguerdi aldean. Martxan parte hartzen dabenek opari bana jasoko dabe helmugan.

Ez da martxa lehiakorra izango eta, hortaz, lehenengo heltzen diranei ez jake sari berezirik emongo. Antolatzaileek jatekoa emongo deutsie parte-hartzaileei ibilbidean zehar. Lekurik arriskutsuenetan antolakuntzako kideak egongo dira laguntzen. Kaskoa janztea derrigorrezkoa izango da.

Kirolaz eta astialdiagaz batera, helburu solidarioa be badauka Bakioko lehenengo bizkleta martxa honek. Herriko alkarte eta eragileak zeregin solidarioen inguruan batzea da asmoa eta izen-emotean batutako dirua Koroideremia izeneko gaixotasuna daukienen alkarteari emongo deutsie. Martxan parte hartu nahi ez, baina alkarte horri lagundu nahi deutsienek be izango dabe horretarako aukerea. 'Zero kilometroak' salduko ditue, 10 euroan.

Datozan urteetan, aurten hasitako ekimenari eustea da antolatzaileen asmoa. Holan, hurrengo martxetan, beste alkarte batzuei emongo deutsie batutako dirua.

Domekako txangoaren ganeko informazino zehatzagoa eta izena emoteko modua, hemen

Ibilbidearen mapea hemen

Osorik irakurri