Erromesentzako aterpea zabaldu dabe abuzturako Gernikan, Allende Salazar ikastetxean

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko abu. 4a, 00:00

Abuztuan egongo da martxan Done Jakue Bidea egiten daben ibiltarientzako aterpea. Horretarako, Allende Salazar ikastetxeko gimnasioa atondu dau Gernika-Lumoko Udalak, Bideko Lagunen Alkartearen ekimenez. 35 lagunentzako lekua dauka azpiegitura barriak. Kontuan izan behar da, igaz 3.900 erromes pasau zirala uritik, Compostelara doan Kostako Bideko geralekua da eta.

Gernikako erromesentzako aterpe barrian zerbitzu ugari ipini ditue. Holan, bertan atsedena hartzera heldutako ibiltariek, dutxak, mikrouhin labea, mahaiak eta aulkiak topauko ditue. Lo egiteko lekua be badago eta koltxonetak egongo dira behar dituenaren eskura.

Compostela helburu Done Jakue Bidea egiten dabilzan erromesek doban erabili ahal izango dabe Gernikako aterpetxe hori. Bertan sartzeko ordutegia 15:00etatik 22:00etara izango da. Abuztu osoan egongo da zabalik aterpea, Allende Salazar ikastetxeko gimnasioan.

Gernika, Done Jakue Bideko Kostako Bideko geraleku nagusietako bat da. Kostako Bidea Compostelara heltzeko erromes-bide zaharrenetako bat da eta Bizkaia alderik alde zeharkatzen dau. Joan diran urteotan Iparraldeko Ibilbideak entzutea hartu dauen ezkero, gero eta erromes gehiago hartzen ditu uriak. Igaz, 3.900 pasau ziran bertatik, Gernika-Lumoko Udalak emondako datuaren arauera.

Osorik irakurri