Donostiako Zinemaldiaren barruan egiten dan topaketea da hori eta, aurten, laugarren edizinoa beteko dau, irailaren 21etik 23ra. Antolatzaileek 173 filmen artean aukeraketea egin behar izan dabe eta, azkanean 16 koprodukzino izango dira Zinemaldian, 15 lehiaketan eta beste bat lehiaketaz kanpo. Parte-hartzaileen artean, eskarmentu handiko zuznedariak eta ibilbide oparoko produkzino-etxeak dagoz, baita zuzendari eta ekoizle hasibarriak be.
Koprodukzino Foroak Canneseko zinema-jaialdiko Marche du Film azokeagaz eta Argentinako INCAA Zinema eta Ikus-entzunezko Arteen Institutu Nazionalagaz daukazan akordioei esker, Donostian egongo diran egitasmoetako batzuek euren nazinoarteko ibilbidea jarraitu ahal izango dabe finantzazino bila. Ibilbide horrek nabarmen lagunduko deutse egitasmooi nazinoartean oihartzuna lortzen.
Aurtengo fororako aukeratutako proiektuen artean ibilbide oparoko zuzendari eta ekoizpen-etxeen egitasmoak agiri dira, baina baita zuzendari eta ekoizpen-enpresa hasi barrienak be. Foroaren aurreko edizinoetan aurkeztutako proiektuak nazinoarteko zinema-jaialdi ospetsuenetan aurkeztu izan ditue gero.
Aurtengo Europa-Latiinoamerikako Koprodukzino Foroa laugarrena izango da. Irailaren 21, 22 eta 23an izango dira proiekzinoak. Epaimahaiak erabagiko dau gero proiektu onenaren EGEDA Saria zeini emon. 10.000 €-ko saria da, Ikus-entzunezko Ekoizleen Eskubideak Kudeatzeko Erakundeak babestutakoa.
Guztira, lehiaketan 15 film egongo dira. Koprodukzinoetan parte hartzen daben herrialdeen artean, Hego Amerikakoak dira asko, Argentina, Txile eta Uruguaikoak gehienbat. Ameriketako beste herrialde batzuk be badagoz, Europakoak ahaztu barik (Danimarka, Alemania, Espainia, Portugal eta abar).
Horrezaz gan, Donostiako Zinemaldiaren eta Ibermedia programearen arteko alkarlanaren barruan, Erdialdeko Amerika eta Karibeko proiektu zinematografikoak garatzeko tailerrean aukeratutako egitasmo batek be parte hartuko dau lehiaketaz kanpo Koprodukzio Foroan. Patricia Ramosek zuzendutako 'El Sueco' da film hori, Nikaragua, Brasil, Txile eta Kubaren arteko koprodukzinoa.
Aurtengo lehiaketako filmak honeek dira:
'Agontimé'
Zuzendaria: Larissa Figueiredo
Ekoizpen-etxea: Tu i Tam Filmes
Brasil
'Bajo este sol tremendo'
Zuzendaria: Israel Adrián Caetano
Ekoizpen-etxea: Rizoma SRL
Argentina - Uruguai
'Blanco en blanco'
Zuzendaria: Theo Court
Ekoizpen-etxea: El Viaje Films
Espainia - Txile
'Clara sola'
Zuzendaria: Náthalie Alvarez
Ekoizpen-etxea: Hob AB
Suedia - Kolonbia - Danimarka
'Contactado'
Zuzendaria: Marité Ugás
Ekoizpen-etxea: Sudaca Films
Venezuela - Peru - Kolonbia
'El auge del humano'
Zuzendaria: Eduardo Williams
Ekoizpen-etxea: Ruda Cine
Argentina - Portugal
'El motoarrebatador'
Zuzendaria: Agustín Toscano
Ekoizpen-etxea: Rizoma SRL
Argentina
'Kiken'
Zuzendaria: Carlos Ameglio
Ekoizpen-etxea: Gaziak
Uruguai
'La omisión'
Zuzendaria: Sebastián Schjaer
Ekoizpen-etxea: Trapecio Cine
Argentina - Alemania
'Lanza internacional'
Zuzendaria: Víctor Cubillos
Ekoizpen-etxea: CasaVera Films LTDA
Herrialdea: Txile - Alemania
'Los años rotos'
Zuzendaria: Gerardo Tort
Ekoizpen-etxea: Arte Mecánica
Mexiko
'Memorias del calabozo'
Zuzendaria: Álvaro Brechner
Ekoizpen-etxea: Tornasol Films, S.A.
Espainia - Uruguai
'Oliverio y la piscina'
Zuzendaria: Arcadi Palerm
Ekoizpen-etxea: Catatonia Cine
Mexiko
'Ronnie Monroy ama a todas'
Zuzendaria: Josué Méndez
Ekoizpen-etxea: Chullachaki Cine
Peru
'Tantas almas'
Zuzendaria: Nicolás Rincón
Ekoizpen-etxea: Medio de Contención Producciones
Kolonbia - Belgika