Amenabarren film barria Donostian proiektauko dabe lehenengo aldiz, Zinemaldia hasteko

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko abu. 14a, 00:00

'Regression' filmaren mundu mailako estreinaldia hartuko dau Donostiak irailaren 18an, Zinemaldiaren 63. ekitaldiaren hasierako egunean. Alejandro Amenabar zuzendariaren film barria da hori. Emma Watson eta Ethan Hawke moduko aktoreek parte hartu dabe. Lehiaketaz kanpo aurkeztuko da pelikulea.

1990ean Minnesotan kokatuta dago `Regression` thriller psikologikoko istorioa. Protagonistea, Bruce Kenner (Ethan Hawke) da, Angelaren (Emma Watson) kasua ikertzen dabilen detektibea. Angelak bere aitari krimen larria egin izana leporatu deutso. Aitak bere errua autortzen dauenean, Dr. Raines psikologo ospetsua kasuan sartuko da. topautakoak konspirazino gaizto bat atarako dau argitara.

'Regression' Alejandro Amenabarren seigarren film luzea da. Gidoigilea be bera izan da. Ingelesez errodauta dago, Kanadan. Aktore nagusiak Emma Watson, Ethan Hawke, David Thewlis eta David Dencik dira.

Hortaz, Donostiako Zinemaldiko lehenengo proiekzinoan mundu mailako estreinaldi bat ikusi ahal izango da oraingo honetan. Irailaren 16an izango da saioa, Kursaaleko auditoriumean. Sail ofizialaren inaugurazinoa bada be, lehiaketaz kanpo emongo dabe. Behin Donostian aurkeztuta, munduko beste jaialdi eta areto batzuetara eroango dabe 'Regression'.

Osorik irakurri