Gazteentzako ipuin lehiaketea martxan dago Portugaleten

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko abu. 17a, 00:00

Kategoria bi daukaz lehiaketeak, bata 14 eta 17 urte bitarteko gaztetxuentzat, eta bestea, 18 eta 29 urte bitartekoentzat. Aurten, 25. aldiz egiten dabilz Portugalete Uria ipuin lehiaketea eta urriaren 13ra arteko epea emon dabe lanak aurkezteko. Gaia librea da eta euskeraz zein gaztelaniaz idatzi leiteke. Udalak zehaztu dauenez, hiru sari emongo dira kategoria bakotxean, baita sari nagusi bat be.

Portugalete Uria ipuin lehiaketea ohiko hitzordua da dagoeneko, aurten 25. aldia beteko dau eta. Gazteen artean idazteko ohiturea zabaldu nahi da. Izan be, parte-hartzaileek gehienez 29 urte euki leikeez. A kategorian, 18 urtera arteko neska-mutilak onartuko ditue eta B kategorian ganerakoak. Parte hartzeko ez da beharrezkoa Portugaleten erroldatuta egotea.

Ipuinak euskeraz zein gaztelaniaz idatzi leitekez. Hizkuntza bakotxean, parte-hartzaileek hiruna lan aurkeztu ahal izango ditu gehienez. Gaia librea izango da baina, hori bai, sekula argitaratu bako lanak izan beharko dabe.

Lehiaketara aurkezteko epea zabalik dago dagoeneko. Urriaren 13ra arteko epea dago ipuinak entregetako. Horretarako, Portugaleteko Udaleko Hezkuntza eta Gazteria Sailera jo behar da, posta arruntez edo elektronikoz.

Sari banaketea 2015aren amaiera aldera edo 2016aren hasieran izango da, Portugaleteko Gaztegunean. Epaimahaiak orduan emongo dau sarituen barri. Sari nagusia 1.500 eurokoa izango da. Era berean, kategoria bakotxean beste hiru sari emongo dira. Egile bakotxak sari bat jasoko dau gehienez.

Lehiaketako oinarriak eta argibideak, hemen.

 

Osorik irakurri