Hilaren 19an jakingo da Zumarragako Andre Maria eleizeak Repsol Gidearen 'Txoko Onena 2015' finala jokatuko dauen

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko abu. 18a, 00:00

Zumarragako Andre Maria eleizea Repsol Gideak antolatutako 'Txoko Onena 2015' titulua edo autortzea lortzeko lehiaketako finalaurrera pasau da, turismo gidearen webgunean 10.886 boto lortu ondoren. Ekimen honen helburua barruko turismoa sustatzea da, eta oraingo txandan, momumentu gipuzkoarra Grauseko (Aragoi) Plaza Nagusiagaz lehiatuko da. Repsoleko webgunean egon da bi finalistei botoa emoteko aukerea, eta abuztuaren 19an jakingo da txanda honetako irabazlearen izena.

Repsolek jakinarazo dauenez, zibernautek 45.000 boto bialdu ditue Repsol Gidako 'Txoko Onena 2015' titulua lortu leikien lau monumentuak hautatzeko: Zumarragako Andre Maria Eleizea eta Grauseko Plaza Nagusia, alde batetik, eta Barruekoen Monumentu Naturala (Extremadura) eta Gure Andre Valvaneraren Monastegia (Errioxa), bestetik.

Txanda horretan, kontagailuak zerotik hasi dira, eta bidaiariek hautatu ditue finala jokatuko daben bi monumentuak. Abuztuaren 19an jakingo dira bi finalisten izenak, eta irailaren 10ean aldarrikatuko da txoko irabazlea, Repsol Gidearen erabiltzaileen boto gehienak lortu dauena, hain zuzen be.
 

Osorik irakurri