Rise To Fall bizkaitarrek eta Knives taldeek kontzertua eskainiko dabe Bilboko Kafe Antzokian datorren zapatuan, hilaren 22an, 23:00etan. Sarrerea dobakoa izango da, eta ateak eta txarteldegia 22:30ean zabalduko dira. Holan, Aste Nagusiko kontzertu bolada barria hasiko da Kafe Antzokian. Rise To Fall Bizkaiko taldeak End vs Beginning (Coroner Records) bere hirugarren diskoa argitaratu dau bagilean eta Aste Nagusian izango da gurean aurkezteko. Hilebeteetako lanaren emoitzea babestu eta sustatzeko Crowdfunding kanpainea abiatu dau modern metal taldeak.
Gastuei aurre egin eta mundu mailako kontzertu birea egin ahal izateko kanpaina bat egin dabe Indiegogo plataforman. Grabazino lanak Bilboko Chromaticity Studiosetan egin ditue Pedro J. Monje musikari eta teknikariagaz. Nahasketa eta masterizazinoaz, ostera, Jacob Hansen produktore ezaguna arduratu da Hansen Studiosetan bertan.
Knives, barriz, Darkness by Oath, The Descent, The Wizards eta Odd Heathenish taldeetako kideek sortutako taldea da, Crusting rock 'n' death kutsuko abesti indartsuak sortzeko asmoagaz. Berbetan, mundu modernoaren sorrerea, gizakia eta erlijinoa zalantzan jarten ditue.
Taldea bere lehenengo diskoa lantzen dago egunotan, nahasketa lanetan hain zuzen. 2015eko zezeilean taldeak bere lehen grabazinoa argitaratu eban, A.D .taldeagaz alkarregaz osotutako split ep-a, Nuova aetica luporum izenekoa.