Merian C. Cooper eta Ernest B. Schoedsack, Donostiako Zinemaldiko atzera begirakoen artean

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko abu. 20a, 00:00

Hollywoodeko aro klasikoko izen handi bi aukeratu ditu Zinemaldiak aurtengo atzera begirakoen saila osotuteko. Merian C. Cooper (1893-1973) eta Ernest B. Schoedsack (1893-1979) zinemagintza amerikarrak inoz emon dauen bikote sortzaile eta estimulatzaileenetakoa da, Zinemaldiko arduradunen arabera. Biek alkarregaz edo bakotxak bere aldetik egindako filmak proiektauko ditue. Ganera, zinemagile bioi buruzko liburua argitaratuko da, Quim Casasek koordinauta.

Cooper eta Schoedsack ezagunak dira King Kong film klasiko ospetsua zuzendu ebelako, 1933an. Halandabe, euren filmografia zabala da eta horren ezagunak ez diran harribitxi ugari daukiez. Grass, A Nation´s Battle for Life (1925) eta Chang (1927) dokumentalak dira lehenengo lan azpimarragarriak. Geroago etorri ziran The Last Days of Pompeii (1935), Mighty Joe Young (1949) eta abar. Donostian emoteko, hamabost film aukeratu ditue.

Zinemaldiko atzera begirako honetan, bakarka zuzendari horreek biek egindako lanari begiratuko jako, baita biek alkarlanean egindakoari be. Zikloa Espainiako Zinematekeagaz alkarlanean antolatu dabe. Ganera, atzera begirako honen ekarpena biribiltzeko, liburua be argitaratuko dabela aurreratu dau Zinemaldiak. Cooper eta Schoedsacki buruzko lan horretan aditu ugarik parte hartu dabe, Quim Casas koordinatzaile dala.

Beste alde batetik, Donostiako Zinemaldiak atzera begirakoa eskainiko deutso gaur eguneko Japoniako zinemagintza independenteari. 2000. urtetik gaur arte herrialde haretako zinegileek era independenteak produzidutako obrak batuko ditue. Zinegile gazteak eta estudio indartsuenen baldintzetatik alde egin nahi daben zuzendari ospetsuen lanak tartekatuko dira zikloan. Guztira, 35 film emongo dira.

Osorik irakurri