Getariako Balenciaga museoa gauez zabalduko dabe abuztuaren 29an

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko abu. 25a, 00:00

Giro berezian disfrutau ahal izango dira Cristobal Balenciaga Museoko erakusketak hilaren 29an, zapatua, Gau Irekia izeneko ekimenari esker. Gauerdira arte zabalik egongo da museoko atea eta jazz musikea entzun ahal izango dabe bisitariek. Disziplina artistikoak batzea eta ohiko ordutegitik kanpoko eskaintzea aberastea dira museoaren asmo nagusiak.

Getariako Balenciaga Museoko Gau Irekia zapatu iluntzeko 21:00etan hasiko da. Gauerdira arte, erakusketak zabalik izango dira eta musikea egongo da zuzenean. Honeek dira une honetan museoan ikusgai dagozan erakusketak: Balenciaga, luxuaren esperientzia eta Balenciaga eta arte eszenikoak. Ganera, lehen solairuko bilduma iraunkorra be zabalik egongo da. 1.600 piezatik gora batzen ditu bilduma horrek.

Disziplina artistikoak buztartu nahian, musikaz girotuko dabe museoa gau horretan. Kafetegia zabalik egongo da eta bertan joko dau Tutti Frutti Jazz Band boskote donostiarrak. Balenciaga Museoko arduradunek azpimarratu dabenez, bisitariek bestelako ikuspegi bategaz disfrutau ahal izango dabe eraikinaz eta bertako bildumez. Gau Irekian doban sartu ahal izango dala aurreratu dabe museotik.

Osorik irakurri