EH Sona 2015 jaialdiko protagonistak sare sozialetan lehiaketa baten bitartez ezagutuko dira

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko abu. 25a, 00:00

Urtero Euskal Etxeak antolatzen dauen Bartzelonako euskal musika jaialdiak 18 urte egingo ditu aurten. Ospatzeko, Euskal Etxeak ezusteko eta proposamen ugari antolatu ditu eta aurtengo edizinoan parte hartuko daben taldeak ezagutzeko konbita egin dau sare sozialen bidez egingo dan lehiaketa baten bitartez.

Astelehen honetatik aurrera, egunero lorratz batek emongo deutso hasierea Facebook eta Twitter bidezko lehiaketa honi. Facebook bidez jagokon post-ean emon beharko da erantzuna, eta Twitterren, barriz, #ConcursoEHSona 18 edo #EHSona18Lehiaketa hashtagak erabiliz.

Artista edo taldearen izena asmetan dabenen artean, sarrerak eta bestelako opariak zozketatuko dira.

Astelehen honetan lehiaketeak argitu dau jaialdia zarratuko dauen artistea Anari izango dala, zemendiaren 28an Apolo aretoan egingo dan kontzertuagaz. Gaurko lorratzak erraz ixten dau erantzuna: Familia oso musikal bateko partaide dan kantaria.


Azkar ibiltea sarituko da

Aurtengo EHSonako kontzertu askotarako sarrerak merkeago erosi ahal izango dira eta baldintza bakarra azkar ibiltea izango da. Zenbat eta azkarrago erosi, orduan eta merkeago izango dira. Momentuz, Anariren kontzerturako 30 sarrera dagoz 8 euroan!

Osorik irakurri