Karmele Jaio idazleak bere lehen poesia liburua aurkeztu dau: 'Orain hildakoak ditugu'

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko ira. 4a, 00:00

Bart aurkeztu dau Karmele Jaio gasteiztarrak bere lehen poesia liburua: Orain hildakoak ditugu, Elkar argitaletxearen eskutik. Atera egin zait, holan adierazo dau hedabideen aurrean egindako aurkezpen ekitaldian. Ez naiz ni (Elkar, 2012) ipuin liburua plazaratu ondoren etorri jakon Karmele Jaiori poesia idazteko gogoa; horren emoitzea da orain aurkeztu dauen lana: Orain hilak ditugu (Elkar, 2015) poesia liburua.

Orain hilak ditugu poemarioan hainbat gai jorratzen ditu: denporearen igarotzeak sortzen dauen mina, galdutako personek itxitako hutsunea, desiraren itzaltzea, egunerokotasunaren gazigozoak...

Generoz aldatu badau be, poemotan badira bere aurreko idatzietan agertzen diran konstanteak. Kontu autobiografikoak azalerazo ditu hainbat poemetan, eta hori izango da akaso liburu honek dakarren aldaera nabarmenena. Idazlearen eta narratzailearen arteko hartu-emonak estuagoak dira oraingoan. Badago ahots bat, lehen personan berba egiten dauen ahots bat, eta agirikoagoak dira idazlearen eta narratzailearen arteko hartu-emon horreek.

Dana dala, narrazino-egilea edo poetea, danetan idazlea berbera dala autortu dau: ipuin liburuetan be, neu agertzen nintzan, beste personaia batzuen atzean mozorroturik akaso. Baina idazlea beti dago idazten dauen horren atzean.

Orain hilak ditugu poesia liburuagaz errezitaldiak eskaintzeko asmoa dauka; lehenengoa Donostian izango da, irailaren 8an, Poesia Orduak zikloaren barruan.

Ez da poesiaren arloan Elkarrek plazaratuko dauen bakarra, aurrerago etorriko jaku Goizalde Landabaso idazle eta kazetari bizkaitarraren lanik barriena, Babeserako kopia tituluduna.


Helduentzako literaturearen arloan, hona hemen Elkarrek plazaratuko dituan liburuen zerrenda osoa:
 

- X hil da - Alaine Agirre. Nobelea.

- 12etan bermuta - Jasone Osoro. Nobelea.

- Hondamendia - Xabier Montoia. Ipuin-liburua.

- Kearen fiordoa - Iñaki Petxarroman. Nobelea.

- Laranja bat zaborretan - Patxi Zubizarreta. Nobelea.

- Bidaia sentimentala - Laurence Sterne. Itzulpena: Josu Barambones. Nobelea.

- Farorantz - Virginia Woolf. Itzulpena: Anton Garikano. Nobelea.

- Hilen xarma - Patziku Perurena. Kronikea.

- Ekarri armak - Imanol Murua. Kronikea.

- Errekuperatzaileak - Pablo Sastre. Saiakerea.

- De Rerum Natura 6 - Zaldi Eroa. Komikia.

Osorik irakurri