2015eko Xalbador Egunak 'Zubikoa' eta 'Errezil' bertsolariak be omenduko ditu

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko ira. 4a, 00:00

Xalbador Eguna urriaren 10ean eta 11n egingo da Urepelen (Nafarroa Beherea) eta Fernando Aire Xalbador bertsolari zanagaz batera, Ximun Ibarra Zubikoa eta Juan Joxe Eizmendi Errezil bertsolariak gogoratuko ditu. Deiadarra alkarteak eta Euskaltzaindiak antolatzen dabe eta bi erakundeotako ordezkariek aurkeztu dabe aurtengo egitaraua.

Itxaro Bethartek, Deiadarra alkartearen izenean, Xarles Videgain Euskaltzaindiko Iparraldeko ordezkariak eta Joxe Mari Iriondo ohorezko euskaltzainak Baionan eta Donostian emon ditue egitarauaren zehaztasunak.

Kalakan taldearen kontzertuagaz hasiko da Xalbador Eguna, urriaren 10ean. Domekan, barriz, Xalbadorren etxolara mendi ibilaldia egingo dabe 09:00etan, eta gero meza nagusia izango da; bertan, omenduakaz batera, Emile Larre be izango dabe gogoan. Ondoren, Zubikoa eta Errezil bertsolariei buruz mahai-inguru bat egingo da. Bertso saioan, Amets Arzallus, Sebastian Lizaso, Juan Joxe Eizmendi Loidisaletxe eta Jose Luis Gorrotxategi izango dira bertsotan.


2015eko Xalbador Egunaren egitaraua

Urriaren 10a, zapatua:

· 19:00: Kalakan taldearen kontzertua, Urepeleko eleizan.

. 21:00: Afaria. Xendarineko ahizten kantuakaz.

Urriaren 11, domekea:

. 09:00: Xalbadorren etxolara mendi ibilaldia, etxolea eta Urepele ezagutzeko.

· 10:30: Meza nagusia, Xalbador eta Leoni, Zubikoa eta Errezil, Emile Larre eta beste hainbat lagun gogoratuz.

· 11:15: Zubikoa eta Errezil bertsolariei buruzko emonaldia eta mahai-ingurua.

. 11:30: Bizkaiko Salbatzaile taldeko jantzariak, plazan.

. 13:00: Herri kirolak, Donazaharreko (Nafarroa Beherea) eta Mutrikuko (Gipuzkoa) taldeakaz. Sokatirea, sega, orga eta lasto altzetea.

. 14:00: Bazkaria, Xiberuko kantariek alaiturik.

· 15:30: Umeen txokoa.

· 15:30: Bertsolariak: Amets Arzallus, Sebastian Lizaso, Juan Jose Eizmendi Loidisaletxe eta Jose Luis Gorrotxategi. Gai-jartzailea: Joxe Mari Iriondo.

· 17:30: Erromeria, trikitilariekin.


Urepeleko Herriko Etxearen, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Euskadi Irratiaren laguntzinoagaz antolatu da egitaraua. Zapatuko afarirako, edota domekako bazkarirako erreserbak egiteko, deitu 0033624332995 telefono zenbakira.

Osorik irakurri