Arrateko jaien egitaraua Eibarko Udalak antolatzen dau baina horretarako laguntzaile ezin hobeak ditu: …eta kitto! Euskara Alkartea, Kezka Jantza Taldea, Betikuak, Asola Berri Alkartea, Andirao Alkartea eta Klub Deportiboko Atletismo batzordea.
Kontuak kontu, hona hemen Arrateko Amaren jaiotako egitaraua:
- Irailak 7, Arrate bezperea:
18:00.- Mezea Arrateko Santutegian, eta ondoren, Salbea. Jarraian, txupinazoa eta kanpai errepikea.
19:00.- Herri kirolak.
21:00.- Bertso Afaria: Sebastian Lizaso, Andoni Egaña, Unai Agirre eta Jon Maia. Gai-jartzailea: Jon Mikel Mugika. Ohi bezela Kantabria jatetxean.
21:00.- Rock kontzertua. Los Chikos del Maiz, Grises, Egurra eta Kitto.
- Irailak 8, Arrate eguna:
10:00.- Azitaingo surtidoretik urten eta Arratera igoerea, Ama Birjinaren pausuen bide zaharretik. Saldea, txorizoa eta ardaoa banatuko ditue Zesteroko iturrian. Jai Batzordeak antolatuta.
10:00.- Kittonbola!
10:30.- Kalejirea Eibarko Usartza Txistulari taldearen eskutik.
11:00.- Meza Nagusia Arrateko Santutegian. Kezka jantza taldeak eta Usartza Udal Txistulari taldeak Arrateko Amaren ezpata-jantzea egingo dabe. Ondoren Arrateko Amaren prozesinoa Usartza Txistulari taldeak, Jainaga eta Narbaiza trikitilariak, Kezka Jantza Taldeak, bertsolariek eta agintariek lagundurik. Arrateko Amaren ezpata-jantza egingo dabe.
12:30.- Kezka Jantza Taldeak eta Usartza Udal Txistulari Taldeak Arrateko Amaren Jantzak aurkeztuko ditue zelaian.
13:30.- Trikitilari eta bertsolarien saioa.
17:00.- Bertsolarien saioa.
17:00.- Arrateko Amaren Hiru Txirlo Saria. Antolatzailea: Asola Berri.
17:30 - 20:30.- Bete zaitez...Baina emozioz! Alkoholaren inguruko kanpaina informatzaile eta hezitzailea. Sasoia alkarteak alkoholemia kontrolak egingo ditu. Antolatzaileak: Eibarko Udala eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoaren eta menpekotasunen Zuzendaritzea.
17:30 - Jantza solte txapelketea. 10 bikote onartuko dira, aldez aurretik konbidauta (bost 15 urtetik gorakoak eta beste bost beherakoak).
18:30 - 21:00.- jantzaldia Egan taldearekin.
- Irailak 13, Kofradia eguna eta baserritar jubilatuen eguna:
10:30.- Simón Aldazabal XX. Antxitxiketaldia. Eibarko Klub Deportibotik urten eta Arrateraino (Orbeko bidetik).
11:00.- Meza Nagusia bertsolariakaz eta Arrateko ezpata-jantzariakaz. Ondoren prozesinoa Usartza Txistulari Bandeak lagunduta.
12:00.- Paella lehiaketea.
14:00 Lehiaketearen sari banaketea.
14:30.- Jubilatuentzako bazkaria Kantabria Jatetxean. Baserritar nagusiei opariak banatuko jakez. Trikitilariek eta bertsolariek be parte hartuko dabe.
17:30.- Idi probak.