Hemen da XXII. Juanita Ibaibarriaga literatur eta erreportaje lehiaketea

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko ira. 8a, 00:00

Ermuko gazte eta helduen artean komunikazino idatzia euskeraz zuzen ez eze txukun eta egoki be egiteko gaitasuna bultzatzea da sari honen helburua.

Parte hartzeko edadearen araberako bi modalidade izango dira: Lehenengoa Lehen Hezkuntza 3. mailatik 6. mailara arteko ikasleei eta DBHko 1 eta 2. mailako ikasleei jagokena. Bigarrena, barriz, ganerako ikasle guztiei eta herritarrei jagokena.
   
Lehen modalidadean gaia librea da eta parte-hartzaileek ipuin edo narrazino bat aurkeztuko dabe; bigarren modalidadean, barriz, parte-hartzaileek erreportaje bat osotuko dabe (Alkarrizketak, aitamenak, dokumentuak, edo interesgarritzat joten dan edozein material). Jazoera bati edo personaia bati buruzkoa izan beharko dau erreportajeak. Hori bai, edozein garaitakoa eta edozein alorretakoa izan daiteke, baina beti be Ermua herria edota ermuarrakaz zerikusia dauena.

Horrezaz gan, erreportajea 2 argazki edota marrazkiz osoturik egon behar da.

Lanaren luzerea 4.600 eta 5.600 karaktere bitartekoa izango da.

Erreportajearen egilea, persona bakarra edo taldea izan daiteke, eta bakotxak nahi beste erreportaje aurkeztu leike. Aurkezteko erak: e-postaz euskara@udalermua.net helbidera mezu bat bialduko da eta parte hartu nahi dan modalidadea (lehena edo bigarrena) zehaztuko da. Mezuak bi fitxategi izango ditu erantsita: batean lan bera egilearen ezizenagaz; eta beste artxibo batean egilearen datuak (izen-abizenak, helbidea, telefonoa, NAN zenbakia, parte hartzen dan modalidadea, kursoa, lanaren izenburua eta ezizena).

Post arruntez. Bi gutun azal erabili beharko dira: gutunazal txiki batean egilearen datuak sartuko dira (izen-abizenak, helbidea, telefonoa, NAN zenbakia, parte hartzen dan modalidaaea, lanaren izenburua eta ezizena). Gutunazal txiki hori eta lana bera beste gutunazal handi baten barruan sartuko dira eta holan bialduko da (Ermuko Udala, Lobiano Kulturgunea, Goienkale 10, 48260 Ermua // Ermuko Udala, Euskara Saila, Konbentukoa, 5, 48260).

Ikastetxeen bitartez aurkezten diran lanak ikastetxean bertan entregauko dira, oinarriakaz batera banatutako euskarriak erabiliz.

Lanak aurkezteko azken eguna 2015eko zemendiaren 5a, eguena, izango da.


Juanita Ibaibarriaga

Ermuan jaio zan 1934an, Iturria ganeko etxean, eta berari eta bere senideei Pelaionekuak esaten eutsien. Ezkondu eta lau seme-alaba izan zituan (bata txikitan hil jakon). Horreek hazi eta heztera dedikau zan buru belarri: inguruan baina beti loba aldra itzela, ze Tia Juanita berezia zan. Autodidakta eta irakurle amorratua, bere inguruan gertatzen zanaz jantzita egotea gustetan jakon persona edegia zan, erispide zabalekoa, dana eta danakaz errespetetan ohitua.

Mendia zan bere aparteko beste zaletasuna. Egunero egiten eban bere osteratxua eta handik bueltan aldean beti ekarten eban zeozer, bere amari entzunda eutson eta Euskal Herriko mendiak oso aberatsak dira; berbena-belarrak edo beherakoa kentzeko landareren bat edo tensioa bajatzeko asun txortaren bat... Ondo ezagutzen zituan danak, euren izen eta ezaugarri danakaz.

Alaia eta berba gitxikoa, beti eukan minaren puntan erantzun edo konsejurik egokiena. Atsegina zan beragaz berba egitea, ze hemendik ez bazan, handik agertzen eban bere bizitzaren jakituria, bere filosofia eta gauzak ikusteko modua. Gauzak datozen moduan lasai hartzekoa, konponduko don neska! zan bere esaldietako bat.

Beste aita eta ama askogaz batera Ermuko familia alkartean burrukan egin eban ikastolea aurrera aterateko. Bere seme-alabei etxerako lanetan lagunduz, euskeraz irakurtera eta idaztera zaletu zan eta umeak koxkortu ziranean, lan sozialak egiten hasi zan.

Behargin fin eta nekaezina, herriko Euskal Birusa Kultur alkartearen sorrerea konpartidu ebann beste persona batzuekaz, gogor lan eginez bertako hizkuntza, ohiturak eta abestien berreskurapenean. Drogetenitturri herri aldizkariko hasierako zenbakietan kolaboratzaile moduan agertzen da.

Juanita 1992an hil zan, 58 urte zituala, adorerik handienaz, gaixotasun mingarri bati aurre egin ostean. Etxekoandre arrunt eta apala izan zan, Ermuko beste edozein andrazko modura, estimaua, bere ingurukoek maitatua, kultua eta besteentzako beharra egiteko zein bizirik mantendu behar zanari eusteko astia atera ebana.

Osorik irakurri