Iker eta Eneko Pou anaiek 4 bide barri zabaldu ditue Siberian

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko ira. 9a, 00:00

Errusiako Artikoan, Bilibino parajean joandako garagarrilean lau bide barri zabaldu ditue Pou arabarrek, euren ibilbide aberatseko lorpenik handiena. Bost bide barri izan dira kateau dituenak: Aupa 6c/300 m, Mosquito Rock Tour 7a+/450 m, Into the Wild 7a/425 m eta The Two Parrots 7a/320 m; eta behe-behetik zabaldutako El General eta El Comandante, estilo librean, ekinaldi bakarrean, gehienez 11 orduko tartean, amerikanuek Alpine Style, one push eta non-stop esaten deutsien eran.

The North Face etxeak babestutako espedizinoan, Pou anaiakaz batera izan dira Hansjorg Auer (Austria), Jacopo Larcher (Italia) eta Sieve Vanhee (Bélgica) eskalatzaileak, Jordi Canyigueral kameralari katalana eta Elías Holzknecht argazkilari austriarra.

Lehenengo hiruren artean, aitatutakoez gan, beste lau bide zabaldu zituen: Wake up in Siberia 6b/240 m, Red Corner 7c+/450, Sketchy Django 6a+/400 m eta From Zero to Hero 7a/490 m.

Lehenago be Artikoan egon izan dira Pou anaiak, 2000. urtean Kanadako Yukon ezagunean eta 2012an, barriz, Kanadako Nunavut lurraldean, Baffin Islan.

Laster Siberiako abenturea jasoko dauen bideoa ikusteko aukerea izango da eta datorren urteko apirilerako edo espedizinoaren gorabehera guztiak erakutsiko dituan filma aurkeztuko dabe.

Osorik irakurri