Jon Alonsok liburu barria aurkeztu dau, 'Hiri hondakin solidoak'

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko ira. 14a, 00:00

Enekoitz Ramirez Lanbas, zintzoen saldoko kidea da Jon Alonsoren nobela barriko protagonistea. Hortaz, Alonsok aurreko eleberrietako personajeak berreskuratu ditu. ETAkide ohia, arte salerosle ohia eta lapur ohia da Lanbas. Oraingo honetan, Euskaltzaindian jasotako mehatxuak ikertzen eta Bartzelonan hilda agertutako euskaltzain baten kasua argitzen ibiliko da. Horretarako, era askotako personakaz hartuemona egin beharko dau, era guztietako hondakinak, autorearen arabera: irakasleak, poliziak, prostitutak, kazetariak eta abar.

Iruñean, Karrikiri alkartean, aurkeztu dau Jon Alonsok 'Hiri hondakin solidoak' lana. Txalaparta argitaletxearen eskutik argitaratu dau, Amaiur bilduman. Alonsok jokerea dauka nobela baltza idazteko eta oraingo honetan be genero horri heldu deutso.

Jon Alonso Forucade Iruñean jaio zan 1958an eta bere ibilbidea letrakaz lotuta dagoan arren, biologian lizentziadua da. Euskera irakasle izan zan eta, gaur egun, itzultzaile dabil. 1995ean Mikel Zarate saria irabazi eban 'Idiaren eraman handia' saiakereagaz eta, harrezkero, ibilbide oparoa egin dau literaturan. Urte haretan bertan atara eban lehenengo nobelea, 'Katebegi galdua'. 2012an argitaratu eban 'Zintzoen saldoan' eta haregaz lotuta dago orain dakarren 'Hiri hondakin solidoak'.

Osorik irakurri