Ma ma

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko ira. 15a, 00:00

- Zuzendaria eta gidoilaria: Julio Medem.
- Interpreteak: Penélope Cruz, Luis Tosar, Asier Etxeandía, Silvia Abascal, Alex Brendemühl eta Teo Planell.
- Musikea: Alberto Iglesias.
- Herrialdea: Estadu espainarra.
- Iraupena: 95 min.
- Generoa: Dramea

Azken porrotak gainditu eta gero, zinemagintzan bueltan da Julio Medem drama bitalista eta soil bategaz. Umorea galdu barik minbiziak jota dagoan kaleko emakume bat protagonizetan dau Penélope Cruzek; irakurri eta berehala, gidoiagaz liluratu zan Penélope Cruz eta, berari eta bere senar Javier Bardemi esker, atera zan film hau aurrera.

Haren interpretazinoari erreparauta, argi dago Cruzek bere arima eta pasino guztia jarri dauela proiektuan. Aktore ona da eta Almodovarregaz esperimentau zituan honako papel dramatiko honeek biribildu egiten ditu. Baina hori ez da nahikoa pelikula bati eusteko. Eta, honetan, materialak huts egiten dau. Gehiegikeria nagusitzen da, egiantzik bako kontakizun batean.

Ausarta -ausartiegia- eta indartsua -indartsuegia- dan Magda izeneko andrea oso arduratuta dago bere esanetan, semea bakarrik geratuko dalako, baina, halan eta guztiz be, beste ume bat eukitea erabagiten dau. Kontraesan hau ez da gidoiak gordeten dauen bakarra. Luis Tosarren personaiaren drama behartua -eta Medemek dolurik barik ixten dauena- da beste bat. Zer esanik ez Asier Etxeandiaren lanaz. Bere artea erakusteko, kirofanoan abestu egiten dauen eta hondartzan uretan sartuta pazientea aztertu egiten dauen ginekologo bat asmau dau Medemek.

Zuzendari donostiarraren poesia eta atmosfera bereziak sortzeko gaitasuna ukatu barik, Ma Ma honetan infantilismoaren eta pinpirinkeriaren zertzelada batzuk topauko doguz. Magia bilatzeko arriskuak dakarrena.

Osorik irakurri