Marrazketako eta pinturako teknikak ikasteko prestakuntza-ikastaroak emoten ditu Berreginen Museoak. 2015-16 ikasturtean 125 plaza eskainiko ditue eta irailaren 29ra arteko epea dago izena emoteko. Arte Ederretako eta arkitektura arloko personentzat aproposak dira kursoak, baita marraztea gustuko dauen edozein zalerentzat be. Ikasturteak hiruhilekoka banatuta dagoz eta, beraz, parte-hartzaileek urte osoko kursoa egin ahal izango dabe edo zati bat.
Ikastaroetan, marrazketa naturala, akuarelea, orioa, barniza eta akrilikoak landuko dira. Era berean, beste alderdi asko be sartuko dira egitarauan, esate baterako, marrazketa eta sormenezko proiektuetarako teknikak eta materialak edota beste prestakuntza-zentro batzuetarako hautaprobak egiteko laguntzinoa. marrazketa gustuko dauen edozein personari zuzenduta dago kursoa, baita arkitektura eta Arte Ederretako ikasleei be.
Ikastaroa hiru hiruhilekotan banatzen da. Lehenengoa, irailaren 29an hasiko da eta abenduaren 18an amaitu. Bigarrena, urtarrilaren 7tik martiaren 23ra. Hirugarrena, apirilaren 5etik bagilaren 24ra. Ikasle bakotxak nahi beste hiruhilekotan emon ahal izango dau izena. Bakar baten apuntau ezkero, 95 euro ordaindu beharko ditu. Bitan izena emon ezkero, 185 euro. Ikasturtea oso-osorik egiteko, 280 euro pagau behar dira. Kontuan hartu behar da, pensinodunek, familia ugarietako kideek, gitxiagotasunen bat daukienek, lanbakoek eta ikasleek prezio merkeagoak daukiezala.
Klase bakotxak ordu biko iraupena eukiko dau. Ikasle guztien beharretara egokitzeko, txanda bat baino gehiago ipini dabe aukeran, batzuk goizetan, beste batzuk arratsaldetan. Astean klase bi jasoko ditu ikasle bakotxak.
Izena emoteko, Bilboko Artelan Berreginen Museora jo behar da, irailaren 29ra arte. Bizkaiko uriburuko San Frantzisko kalean, 14. zenbakian, dago museoa. Matrikulea egiteko ordutegia honako hau da: martitzenetik barikura, goizeko 10:00etatik 13:30era eta arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara.