Disko barria zemendian plazaratu baino lehen kontzertu partidea iragarri dau Mikel Urdangarinek

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko ira. 17a, 00:00

2015ko udabarrian hainbat kontzertu eskaini eta gero, uda ostean bireagaz jarraitzeko beste hainbat lekutik deitu deutse zornotzarrari eta abendura bitarteko kontzertuak atontzen dabilz orain.

Zezeilean hasi eta maiatzan amaitu, Mikel Urdangarinek bere gitarra eta ahotsa lagun Euskal Herri osoa bisitau du: Getxotik Heletara, tartean Lizarra, Bilbo, Donostia, Gasteiz, Iruñea, Gernika, Lodosa, Baiona, Madril eta abar luze bat. Jentearen erantzun bikainagaz, sarrerak agortuz horreetako askotan. Kontzertu gogoangarriak gehienak.

Hona hemen hurrengo kontzertuen zerrendea, disko barria datorren zemendian aurkeztu baino lehen:

Iraila

26an, Berrizen, 20:00etan, San Mikel Baseleizan.

 
Urria

4an, Donostian, 19:00etan, Antzoki Zaharrean.

16an, Alegian, 22:00etan, Elizpe zinema-aretoan.

22an, Hernanin, 20:00etan, Biteri Kultur Etxean.

 
Zemendia

1ean, New Yorken, 20:30ean / 22:00etan, Bowery Club aretoan.

13an, Zumarragan, 22:30ean, Zelai Arizti Antzokian.

21ean, Andoainen, 20:00etan, Bastero Kulturgunean.

27an, Bermeon, 21:00etan, Nestor Basterretxea aretoan.


Abendua

19an, Getxon, 20:00retan, Areetako Andres Isasi Aretoan. Disko barriaren aurkezpena.


Beste alde batetik, azken urteotan lez, datozen gabonetan Mikel Urdangarinek bere taldeagaz lagunduta kontzertu bereziak eskainiko ditu; aurten Bilbon eta Iruñean kantauko dau:

- Abenduaren 26an, Bilboko Kafe Antzokian, 22:00etan.

- Abenduaren 30ean, Iruñeako Zentral aretoan, 22:00etan.

Osorik irakurri